612 euro,Jon Arretxe
Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.
19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator
612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik
handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek
behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren
esperantza bizirik irauteko.